Azken aldian hainbat ekitaldi izan ditugu eta esanguratsuenak aste honetan igoko ditugu, zuek ere honen parte izan zaitezten!

Joan den urriaren 11n Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofizialean urteko ekitaldia ospatu zen Donostiako Miramar Jauregian, aurten Farma Feria deiturikoa.

Aurten Maripi Agirretxe goraipatu da, azken 45 urteotan Elkargoan izandako jardunbideagatik.

TISA antolaketa eta ekoizpen teknikoaz arduratu zen, baita idazkaritza teknikoaz eta gonbidapenen kudeaketaz, laguntzaile pertsonalaz ere, besteak beste, dena primeran atera zedin. TISAk Sonakay taldea ekarri zuen ekitaldia feria bat balitz bezala girotzeko.

Eskerrik asko Gipuzkoako Sendagaigileen Elkargo Ofizialari, TISArengan beste behin jarritako konfiantzagatik.