Urriaren 20ean Basque Culinary Centerren Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren, Groseko kultura- eta sormen-gune berriaren inaugurazioan egon zen TISA. Gure laguntzaileak gastronomia eta zientzia arloetako agintari eta pertsona esanguratsuekin batera egon ziren.
Gure taldea bisitariei arreta emateaz, laguntza logistikoaz eta harreraz arduratu zen, guztia primeran aterako zela ziurtatuz.
Gainera, TISAk urriaren 17an eta 22an izan ziren bisita gidatuetan ere lagundu zuen.
Eskerrik asko, GOe, TISA jardunaldi berezi honetan izateagatik.