Pasa den ostegunekoa, azaroaren 14koa, dugu gogoan oraindik ere. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Gure Lurra Sembrando Futuro kongresuan egon zen TISA, Kursaalen. Ekitaldiaren helburua gizartea kontzientziatzea eta lehen sektorearen nortasuna indartzea izan zen.
Honetan gure interpreteek euskaratik gaztelaniarako interpretazioa egin zuten, ekitaldiaren irisgarritasuna bermatuz.
Gainera, Kursaalean egondako laguntzaileak TISAkoak izan ziren beste behin, hizlariei eta bertaratutakoei kalitatezko arreta emanez, eta bezeroaren nahi guztiak betez.
Bezeroak eskatzen duenari lehentasuna ematen diogu TISAn.
Zer deritzozue?