Webgunearen pribatutasun-politika

https://www.tisasa.es/ webgunearen PRIBATUTASUN-POLITIKA

Webgunearen jabearen datuak:
SOZIETATE-IZENA: TRADUCTORES E INTERPRETES SA
IFZ: A48071518
DOMEINUA: https://www.tisasa.es/
POSTA-HELBIDEA: DONE BIKANDI 8, ALBIA 2 ERAIKINA, 7. SOLAIRUA, 48001 BILBO (BIZKAIA)
HELBIDE ELEKTRONIKOA: info@tisasa.es
TELEFONOAK: 944235336

Datuen babesa

Datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen eta aplikatzekoa den araudiarekin bat etorriz, jakinarazten dizugu zure datuak TRADUCTORES E INTERPRETES SAren titulartasunekoa den tratamendu-sisteman sartuko direla. Beraren IZF A48071518 da, eta bere sozietate helbidea DONE BIKANDI 8, ALBIA 2 ERAIKINA, 7. SOLAIRUA, 48001 BILBO (BIZKAIA). Jarraian, egindako tratamenduen alderdi azpimarragarrienak adierazten dizkizugu:

EGINDAKO TRATAMENDUAK

Ekintza komertzialak, web formularioa
Helburua: Datuak eskuratzea, erregistratzea eta tratatzea, zure kontsultei eta/edo eskabideei erantzuteko, eta baita publizitate eta prospekzio komertzialerako ere. Kontserbazio-epea: emandako baimena mantentzen den bitartean, lege-betebeharren salbuespenarekin.
Oinarri legitimoa: Interesatuaren baimena.
Datuen Tipologia:
Oinarrizko datuak: Izena eta abizenak Helbide elektronikoa

Newsletterra
Helburua: Newletterraren harpidetza kudeatzea, dagozkion bidalketak egiteko.
Kontserbazio-epea: emandako baimena mantentzen den bitartean.
Oinarri legitimoa: Interesatuaren baimena.
Datuen Tipologia:
Oinarrizko datuak: Izena eta abizenak Helbide elektronikoa

Web
formularioaren kudeaketa
Helburua: Zure kontsulta eta/edo eskabideei erantzutea.
Kontserbazio-epea: emandako baimena mantentzen den bitartean.
Oinarri legitimoa: Interesatuaren baimena.
Datuen Tipologia:
Oinarrizko datuak: Izena eta abizenak Helbide elektronikoa IP Helbidea

Web erabiltzaileen kudeaketa
Helburua: Erabiltzailearen datuak eskuratzea, erregistratzea eta tratatzea.
Kontserbazio-epea: emandako baimena mantentzen den bitartean, lege-betebeharren salbuespenarekin.
Oinarri legitimoa: Interesatuaren baimena.
Datuen Tipologia:
Oinarrizko datuak: Izena eta abizenak Helbide elektronikoa
Cookieen instalazioa
Helburua: Cookieak kudeatzea eta instalatzea.

Kontserbazio-epea: emandako baimena mantentzen den bitartean.
Oinarri legitimoa: Interesatuaren baimena.
Datuen Tipologia:
Oinarrizko datuak: Helbide elektronikoa, IP Helbidea

Interesatuen eskubideak

TRADUCTORES E INTERPRETES SAk jakinarazten die Erabiltzaileei beren datu pertsonaletarako sarbidea izateko eta datu horiek zuzentzeko, haien tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, haien eramangarritasunerako eta haien tratamenduaren aurka agertzeko eskubideak erabili ahal izango dituztela; halaber, eskubidea izango dute erabaki automatizatuen xede ez izateko, profilen lanketa barne sartuta. Eskubide horiek Tratamenduaren Arduradunaren aurrean erabili ahal izango dituzte, eta, halaber, emandako baimena kendu ere egin ahal izango dute.

Datuetara sartzeko eskubidea: Erabiltzaileak bere datuak tratatzen ari ote diren egiaztatzeko duen eskubidea da; eta, hala bada, jakiteko zer datu pertsonal konkretu tratatu diren eta zein den tratamenduaren lege-informazioa (helburuak, legitimazio-oinarria, kontserbazio-epeak, lagapenak, datuen jatorria, etab.).

Datuak zuzentzeko eskubidea: Zehatzak edo osoak ez diren datuak aldatzeko eskubidea da. Webguneari dagokionez, webgunearen kontrolpean dagoen informazioari dagokionez soilik bete daiteke eskubide hau; adibidez: ezabatzea webgunean bertan argitaratutako iruzkinak, irudiak edo erabiltzailearen datu pertsonalak erakusten dituzten web-edukiak.

Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea: Tratamenduaren arduradunak jatorriz aurreikusitako helburuak mugatzeko eskubidea da, kasu jakin batzuetan.

Datuak ezabatzeko eskubidea: Erabiltzailearen datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea da, DBEOan bertan aurreikusitakoaren salbuespenarekin (adierazpen- eta informazio-askatasuna, kontserbazio-betebeharrak, erreklamazioak formulatzea, erabiltzea edo defendatzea, etab.).

Eramangarritasunerako eskubidea: Erabiltzaileak eman dituen datu pertsonalak erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean jasotzeko eta beste arduradun bati transmititzeko eskubidea da, tratamendua baimenean edo kontratu baten gauzapenean oinarrituta dagoenean eta bide automatizatuetatik egiten denean.

Datuen tratamenduaren aurka agertzeko eskubidea: Erabiltzaileak bere datu pertsonalen tratamendua egin ez dadin edo webguneak haien tratamendua gelditu dezan duen eskubidea da, tratamendua interes legitimoan edo interes publikoan oinarrituta dagoenean edo zuzeneko merkadoteknikako tratamenduak direnean.

Erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubidea da, profilen lanketa barne sartuta: Tratamendua beharrezkoa ez denean kontratu bat sinatzeko edo gauzatzeko, eta Europar Batasuneko eta Estatu kideen Zuzenbideak baimenduta ez dagoenean eta baimenean oinarritzen ez denean, badu eskubidea tratamendu automatizatuan soilik oinarritzen den erabaki baten xede ez izateko, profilen lanketa barne sartuta, horrek ondorio juridikoak baditu edo antzeko moduan ukitzen badu modu esanguratsuan.

Baimena kentzeko eskubidea: Bere baimenean oinarritutako edozein tratamendutarako, badu baimena kentzeko eskubidea, edozein unetan eta dohainik.

Datuen babesaren arloko edozein eskubide erabiltzeko –lehen deskribatutako eskubideak-, jarraibide hauen arabera jardun beharko du:

Idazki bat aurkeztu beharko du helbide honetan: DONE BIKANDI 8, ALBIA 2 ERAINIKA, 7. SOLAIRUA, 48001 BILBO (BIZKAIA)(TRADUCTORES E INTERPRETES SAri zuzenduta); edo posta elektronikoz helbide honetara bidali: david.e@tisasa.es.

Datu pertsonalen titularrak (interesatuak) eskubideen erabilera eskatzeko bidaltzen duen idazkiak honako hau hartu beharko du kontuan:

• Modu frogagarrian identifikatu beharko da, eta, eskatzailearen identitatearen inguruko zalantzarik egonez gero, eskabidea zuzendu dezala eskatuko zaio (adibidez: informazio gehiago eskatuz, hala nola NAN zenbakia, NANaren dokumentua, eman zuen helbide elektronikoa, etab.).

• Eskabidea legezko edo borondatezko ordezkariak egin dezake, baldin eta datuen titularrak behar den bezala identifikatu eta baimendu badu (datu pertsonalen babesaren arloko araudian erregulatutako eskubide guztiz pertsonalak erabiltzeari begira titularrak espresuki emandako baimen baten bitartez).

• Eskabideak egiten duen eskera zehatza (Erabili nahi diren eskubideak). Ez bada tratamendu konkreturik aipatzen, erantzuna bere datu pertsonaletan eragina duten tratamendu guztiei buruzkoa izango da. Tratamendu konkretu bati buruzko informazioa eskatzen bada, horri buruzko informazioa soilik. Telefonoz eskatzen badu, idatziz egin behar duela jakinaraziko zaio, eta adieraziko zaio nola egin dezakeen eta zer helbidetara bidali behar duen. Telefonoz ez zaio inoiz ere informaziorik emango.

• Jakinarazpena jasotzeko posta-helbidea edo helbide elektronikoa.

• Formulatzen duen eskabidearen egiaztapen-dokumentuak, beharrezkoak izanez gero.

• Eskatzaileak erabili behar du bidalketa eta eskabidearen harrera egiaztatzea ahalbidetzen duen edozein bitarteko.

Azkenik, jakinarazten dizugu baduzula eskubidea erreklamazio bat Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean aurkezteko, datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudia urratu dezakeen gertaeraren baten berri izanez gero edo hori gertatzen dela kontsideratuz gero.

TRADUCTORES E INTERPRETES SA konprometitzen da beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartzera, egindako tratamenduei dagozkien eta erabilera-baldintzen atalean adierazitako arrisku mailen arabera, haien osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatu ahal izateko.