Lekua garrantzitsua da; hori dela eta, tokirik bikainena dugu zure kongresua, ekitaldia edo bilera egiteko.

Espazioen kudeaketa, administrazioa eta sustapena.

Adituak gara batzar, bilera eta ekitaldietarako espazioen kudeaketa eta administrazioan.

Eraikin enblematiko publiko edo pribatuetako areto handi eta txikiak eta erabilera anitzeko espazioak oso eskatuta daude askotariko batzar, ekitaldi eta bilerak egiteko. Jar itzazu gure eskuetan haien sustapen, kudeaketa eta administrazioa.

Zure jabetza esku onenetan dago.

Batzar eta ekitaldien antolatzaile gisa aitortuta ditugun esperientzia eta profesionaltasunak berme bikoitza eskaintzen dizute: erabileraren errendimendua eta zure espazioaren kudeaketa zorrotza.

TISA: Gestión de confianza

Konfiantza

40 urte baino gehiago enpresa, instituzio eta erakunde
publiko zein pribatuen
konfiantza jasotzen.

TISA: Experiencia, Nuestro éxito reside en la experiencia y el talento de un equipo profesional multidisciplinar de primer nivel.

Esperientzia

Urte batzuetatik hona Euskadiko eraikin enblematikoenetako
batzuk kudeatzen
ditugu.

TISA: Resultados, Nuestro propósito es facilitar a nuestros clientes el logro de sus objetivos y superar sus expectativas.

Errendimendua

Errendimendua sortzen dugu inplikatutako alderdi guztientzat: jabea, kudeatzailea, bezeroa eta publikoa.

Haien espazioen sustapen eta kudeaketa
uzten dituzte gure eskuetan:

ITSASONTZIA ERAIKINA
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Zamudion

TISAk eraikin honetako instalazio eta espazioak kudeatu eta administratzen ditu 2000. urteaz geroztik. Eraikina bereziki sortua da foro, konferentzia, aurkezpen eta batzarrak hartzeko. 200 pertsonentzako lekua duen auditorio bat du, eta edukiera eta ezaugarri desberdineko bilera-aretoak ere bai. Halaber, baditu gizarte-jardueretako txoko bat eta aparkaleku zabal bat. Bilboko erdiguneko hamabi kilometrora soilik dago, eta aireportutik 5 kilometrora soilik.

BIZKAIA ARETOA
Euskal Herriko Unibertsitateko Paraninfoa

2011ko urtarrilean inauguratu zenez geroztik, TISAk kudeatzen ditu Bilboko zabalgunean estrategikoki kokatuta dagoen eraikin honetako espazioak. Izan ere, eraikina Guggenheim Museotik bost minutura dago, Hiriko hotel enblematikoenen ondoan. 400 pertsonentzako auditorio bat du, eta, halaber: tamaina askotako areto ugari; terraza handi bat; erabilera anitzeko espazioak erakusketa, aurkezpen eta era guztietako ekitaldietarako; eta azken belaunaldiko ekipamendu teknikoa.

UPV/EHUko ZIENTZIA PARKEA

2017. urteaz geroztik, TISAk kudeatu eta administratzen ditu bilerak, foroak, konferentziak eta aurkezpenak hartzeko bereziki sortutako eraikin honetako instalazio eta espazioak. Leioako Zientzia Parkearen proiektua Bizkaiko Teknologia Parkeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bultzatu dute, unibertsitatearen eta enpresen arteko harremanak bultzatzen dituen bikaintasun- eta berrikuntza-espazio bat sortzeko xedez, eta baita oinarri teknologikoa eta kualifikazio handiko enplegua dituzten enpresa berrien sorrera sustatzeko ere.

GIPUZKOAKO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARKEAK

TISAk 2020 urtetik kudeatzen ditu eraikin honetako instalazioak eta espazioak, Edozein ekitaldi garatzeko instalazio eta zerbitzu aurreratuak ditu, enpresa-jardunaldiak, hitzaldiak, formakuntza Ikastaroak, aukezpenak eta erakusketak antolatzeko.
Eraikin Nagusiak 200 lagunentzako auditorioa, espazio handi eta argitsua den erakusketa atondoa, erabilera anitzeko ekitaldi eta bileretarako aretoak ditu.

Honaino, TISAri buruz. Orain zure txanda da.

Kontaktatu gurekin.

Ezagutu gaitzazu.

Jakin-mina dut TISAri buruz gehiago jakiteko.