https://www.tisasaes/ webgunearen LEGE-OHARRA

Sarrera

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2022 Legea (GZMEL-EE) betez, TRADUCTORES E INTERPRETES SAk jakinarazten du webgunearen titularra dela. Lege horren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, TRADUCTORES E INTERPRETES SAk honako datu hauen berri ematen du:

LEGE-ORDEZKARIA
TRADUCTORES E INTERPRETES SA
IFZ
A48071518
DOMEINUA
https://www.tisasa.es/
POSTA-HELBIDEA
DONE BIKANDI 8, ALBIA 2 ERAIKINA, 7. SOLAIRUA, 48001 BILBO (BIZKAIA)
HELBIDE ELEKTRONIKOA
info@tisasa.es
TELEFONOAK
944235336
ERRGISTRO ZENBAKIA/BESTE DATU BATZUK

Erabiltzailea era erantzukizunen erregimena

TRADUCTORES E INTERPRETES SAren webgunetik nabigatzeak, bertara sartzeak eta webgunea erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen du.

TRADUCTORES E INTERPRETES SAren webguneak askotariko informazio, zerbitzu eta datuak eskaintzen ditu. Erabiltzaileak bere erantzukizuna hartzen du webgunearen erabilera egokiaz. Erantzukizun horrek honako hau hartzen du barne:

Webguneak eskaintzen dituen eduki edo zerbitzu jakin batzuetara sartu ahal izateko TRADUCTORES E INTERPRETES SAk jartzen dituen formularioetan erabiltzaileak ematen dituen informazioen egiazkotasuna eta zilegitasuna.

TRADUCTORES E INTERPRETES SAk eskainitako informazioa, zerbitzuak eta datuak baldintza hauek, Legeak, moralak, ohitura onek edo ordena publikoak ezartzen dutenaren aurka erabiltzea, edo hirugarrenen eskubideak edo webgunearen funtzionamendua bera urratu dezakeen beste edozein modutan erabiltzea.

Estekei buruzko politika eta erantzukizunaren salbuespenak

TRADUCTORES E INTERPRETES SAk ez du erantzukizunik hartzen bere webgunean ezarritako esteken bidez erabiltzailea sar daitekeen webguneen edukiaz, ez badu benetan ezagutzen esteka horien bidez eskuratzen den edo gomendatzen duen jarduera edo informazioa zilegi ez dela edo hirugarrenen ondasun edo eskubideak urratzen dituela eta horregatik kalte-ordainak ordaindu behar direla, edo, hori ezagutuz gero, modu egokian jarduten badu dagokion esteka ezabatzeko edo erabiltzeko modurik gabe uzteko.
Ulertuko da TRADUCTORES E INTERPRETES SAk benetan ezagutzen duela aurreko paragrafoan aipatutakoa aginpidea duen organo batek datuak zilegi ez direla deklaratu duenean, kentzeko agindu duenean edo datu horien sarbiderako eragozteko agindu duenean, edo urraketa gertatu dela deklaratu bada eta TRADUCTORES E INTERPRETES SAk horri dagokion ebazpena ezagutzen badu, borondatezko akordioen bidez edo ezar litezkeen benetako ezagutza-bideen bitartez TRADUCTORES E INTERPRETES SAk edukiak detektatzeko eta kentzeko aplikatzen dituen prozedurak baztertu gabe.

TRADUCTORES E INTERPRETES SAk adierazten du beharrezkoak diren neurri guztiak hartu dituela bere webgunetik nabigatzeagatik erabiltzaileei sor lekiokeen edozein kalte eragozteko, Horrenbestez, TRADUCTORES E INTERPRETES SAk ez du erantzukizunik hartzen, ezein kasutan, Internetetik nabigatzeagatik erabiltzaileak jasan litzakeen kalteengatik. Orobat, ez du bermatuko esteken bidez eskuragarri dauden baina bere jabetzakoak ez diren webguneen eskuragarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.

Aldaketak

TRADUCTORES E INTERPRETES SAk badu eskubidea bere webgunean egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko, aurretik abisatu gabe. Bai webguneko edukietan, bai beraren erabilera-baldintzetan eta bai kontratazio-baldintza orokorretan. Atal honetan aipatzen diren aldaketek ez dute eraginik izango haien argitalpenaren aurretik egindako kontratazioetan.

Aldaketa horiek bere webgunearen bidez egin ahal izango dira, zuzenbideak onartzen duen edozein formatan, eta nahitaez bete beharko dira webgunean argitaratuta dauden bitartean eta ondoren baliozkotasunez aldatzen ez diren arte.

Prezioen adierazpena

Produktu eta/edo zerbitzuen prezioak erakusten direnean, pantailan adierazitakoak izango dira une bakoitzean indarrean daudenak. Prezioak eurotan adieraziko dira eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) izango dute sartuta. Prezioan BEZtik sartzen ez bada, hori espresuki adieraziko da eta erabiltzaileari ahalbidetuko zaio azkeneko prezio osoa ikustea.

Halaber, beste edozein zerga aplikatzekoa izanez gero, hori adierazi egingo da, eta barne sartuko dira, hala badagokio, eskaintzari aplikatzekoak diren gehikuntzak edo deskontuak, eta baita kontsumitzaile edo erabiltzailearengan eragina izan dezaketen gastu erantsiak ere.

Jabetza intelektual eta industriala

TRADUCTORES E INTERPRETES SA, bere kabuz edo lagapen-hartzaile gisa, bere webgunearen jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztien titularra da, eta baita bertan dauden eta TRADUCTORES E INTERPRETES SAren titulartasunekoak diren elementu guztiena ere (hala nola irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, koloreen konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, beraren funtzionamendu, sarbide eta erabilerarako beharrezkoak diren ordenagailu-programak, etab). Horrenbestez, espainiar ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako obrak izango dira, eta eremu horretako araudia aplikatuko zaie, bai espainiarra eta bai EBkoa, eta baita Espainiak horri buruz sinatuta dituen nazioarteko tratatuak ere.

Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualari buruzko Legean ezarritakoa betez, espresuki debekatuta dago webgune honetako edukiak xede komertzialekin osorik edo zatika erreproduzitzea, banatzea eta publikoki komunikatzea, eskura jartzeko modalitatea barne sartuta, edozein euskarritan eta edozein baliabide teknikoren bitartez, TRADUCTORES E INTERPRETES SAren baimena izan gabe.

Erabiltzailea konprometitzen da TRADUCTORES E INTERPRETES SAren titulartasunekoa den Jabetza Intelektual eta Industrialaren eskubideak errespetatzera. Atariaren elementuak bistaratu ahal izango ditu, eta baita inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuaren edo disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere egin, baldin eta bere erabilera pertsonal eta pribaturako soilik bada. Erabiltzaileak ezin izango du TRADUCTORES E INTERPRETES SAren orrialdeetan instalatuta duen edozein babes-gailu edo segurtasun-sistema ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu.

Lege-ekintzak, aplikatzekoa den legedia eta jurisdikzioa

Erabiltzaileak erreklamazioren bat aurkeztu nahi badu, info@tisasa.es posta elektronikoaren bidez kontaktatu beharko du. Halaber, TRADUCTORES E INTERPRETES SAk baditu erreklamazio-orri ofizialak kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskura.

TRADUCTORES E INTERPRETES SAk badu ahalmena egokitzat jotzen dituen ekintza zibil edo penalak aurkezteko, bere webgunearen eta horren edukien erabilera bidegabeagatik, edo baldintza hauek ez betetzeagatik.

Erabiltzailearen eta emailearen arteko harremana espainiar lurraldean indarrean dagoen eta aplikatzekoa den araudiaren bitartez arautuko da. Desadostasunik sortuz gero, alderdiek arbitrajera eraman ahal izango dituzte euren auziak, edo jurisdikzio arruntera jo, jurisdikzio eta aginpide aldetik horren inguruan dauden arauak betez. TRADUCTORES E INTERPRETES SAren helbidea BIZKAIAN dago, Espainian.