Maila goreneko eta inpaktu handiko
esperientziak antolatzen ditugu

Batzarrak, ekitaldiak eta enpresako bilerak.

Badakigu bezero eta proiektu bakoitza berezia dela.

Euskadin egiten diren batzar, bilera eta ekitaldi garrantzitsuenak antolatzen ditugu, osorik edo zati batean, eta Espainian egiten diren garrantzitsuenetako batzuk ere bai. Halaber, nazioarteko eremura ere iristen gara, atzerriko operadoreekin ditugun lankidetza-akordioei esker.

Formula propio eta imitaezin bat: antolaketa, aholkularitza eta zerbitzu integrala.

Gauzak egiteko estilo propioa dugu. Gure bezeroekin dugun harremana eta hauek euren publikoarekin dutena aberasten dituen estilo bat. Gure lan-metodologia identifikatu eta bereizi egiten gaitu.

* Arretaz entzuten dugu, benetako zergatia deskubritzeko.
* Aholkua eskaintzen dugu erabakiak hartzeko prozesu osoan.
* Tratu bikaina ematen dugu. Jende guztiari.
* Xehetasun handiak zaintzen ditugu, baina txikiak ahaztu gabe.
* Irribarre zintzoz eta laguntzeko gogoz agertzen gara beti.
* Formak oso garrantzitsuak dira. Baita mamia ere, jakina.
* Tonua, tinbrea eta erritmoa funtsezkoak dira komunikazio fidagarrirako.

Zure proiektua esku onenetan dago.

Kalitate goreneko antolaketa segurtatuz. Espezialitate bakoitzeko profesional eta hornitzailerik onenak ditugu, eta baita era guztietako baliabide ugari ere, proiektuaren edozein fasetako beharrak asetzeko.

TISA: Gestión de confianza

Konfiantza

40 urte baino gehiago enpresa, instituzio eta erakunde publiko eta pribatuen konfiantza jasotzen.

TISA: Experiencia, Nuestro éxito reside en la experiencia y el talento de un equipo profesional multidisciplinar de primer nivel.

Esperientzia

Gure arrakastaren gakoak goi mailako eta diziplina anitzeko talde profesional baten esperientzia eta talentua dira.

TISA: Resultados, Nuestro propósito es facilitar a nuestros clientes el logro de sus objetivos y superar sus expectativas.

Emaitzak

Gure asmoa da gure bezeroei euren helburuak lortzen laguntzea eta gugandik espero dutena gainditzea.

0
batzar eta ekitaldi 1980az geroztik
0milioi
hitz itzulita
urtean
0
Areto-laguntzaile eta gidari kontratatuta
0
Ekoizpen
urtean

TISA prozesu osoaz arduratzen da.

Proiektuaren tamaina eta proiekzioa zeinahi direlarik ere, gure metodologiak, baliabideek, ezagutzak eta esperientziak erreferentziazko antolatzaile bihurtzen gaituzte arrakasta zutabe horietan eta ez zortean edo gogo onean oinarritzen dela sinesten duten bezeroentzat.

Plangintza eta diseinua

Antolaketa

Gauzapena

Jarraipena

Zerbitzuen menu pertsonalizatu bat proiektu bakoitzerako.

Badugu ahalmena zure proiektuak behar dituen zerbitzuak antolatzeko eta dagozkion baliabideak ekartzeko. Bikaintasuna bilatzen dugu, zure batzar, ekitaldi edo bilerak espero duzuna baino hobeak izan daitezen eta zure irudia modu positibo eta iraunkorrean proiektatu dadin zure publikoren aurrean.

TISA ekitaldien antolaketarako hornitzaile homologatua da.

TISAk IHOBE eta UPV/EHUren homologazioa du haien ekitaldien antolaketaren hornitzaile gisa. Gainera, Batzarrak Antolatzen dituzten Enpresen Euskadiko OPC Elkartearen, Espainiako OPC Federazioaren eta EFAPCO –Europako OPCen Federazioa- erakundearen bazkide gisa, baditu aliantzak sektoreko enpresa garrantzitsuenekin eta haiekin kolaboratzen du.

OPC España
Asociación OPCE Vasca
European Federation of Associations of Professional Congress Organisers (EFAPCO)

Descúbranos.

Tengo curiosidad por saber más sobre TISA.