Komunikatzea arte bat da.
Eta hizkuntzen bidez egitea, berriz, zientzia bat.
Itzulpenak, interpretazioak eta transkripzioak
Zientzia honetan aritu da TISA 40 urtez baino gehiagoz.
Itzulpen, interpretazio eta transkripzio zerbitzuak, hitzei jatorrizko esanahia, zentzua, tonua eta emozioa ematen dizkietenak, transmisioan erabilitako ahozko edo idatzizko hizkuntza edo zeinu-hizkuntza zeinahi delarik ere.
Kalitate bermatua.
TISAk bermatzen ditu itzulpen eta interpretazioen kalitatea eta zehaztasuna. Terminologia egokiaren erabilera, ortografia, sintaxia eta beste alderdi gramatikal batzuk berrikusten dira, baita testu osoaren koherentzia ere. TISAk euskarri tekniko eta informatiko aurreratuenak ditu.
Konfidentzialtasuna.
Konfidentzialtasuna funtsezko eta ezinbesteko alderdi bat da gure bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzuetan. TISAn konfidentzialtasun-kontratuak sinatzen ditugu gure itzultzaile eta interprete guztiekin, egin beharreko lanaren edukiari buruzko edozein informazio eman baino lehen. Horrela bermatzen dugu konfidentzialtasuna.
Zure proiektua esku onenetan dago.
Profesional egokienak aukeratzen ditugu, beharrezkoa den hizkuntza-espezialitatearen eta/edo espezialitate teknikoaren arabera. Hauxe da kalitatearekin hartuta dugun konpromiso maila.
Esperientzia
40 urte baino gehiago enpresa, instituzio eta erakunde publiko zein pribatuen konfiantza eta fideltasuna jasotzen.
Adituak
Gure arrakastaren gakoa maila goreneko talde profesional baten espezializazioa, esperientzia eta talentua dira.
Jaioterriko pertsonala
Gure itzultzaile eta interpreteen taldeko partaide guztiak jaioterrikoak dira, proiektu bakoitzerako aukeratuak.
TISA prozesu osoaz arduratzen da.
Proiektuaren dimentsioa eta proiekzioa zeinahi direlarik ere, gure profesionaltasun, kalitate, teknologia eta esperientziak erreferentziazko enpresa gisa kokatzen gaituzte itzulpen, interpretazio eta transkripzio zerbitzuetan, komunikazio fidagarriaren zutabeak tonua, tinbrea, erritmoa eta zehaztasuna direla ondo dakiten bezeroen aurrean.
Profesionalen taldea aukerazten dugu proiektu bakoitzerako
Kudeatzaile bat izendatzen dugu proiektu bakoitzerako
Agendak planifikatu eta entregatze-epeak ezartzen ditugu
Amaierako kalitatea berrikusi, kontrolatu eta bermatzen dugu
Zerbitzuen menu pertsonalizatu bat proiektu bakoitzerako.
Deitu eta aurrekontua eskatu, konpromisorik gabe:
Nahiago baduzu, bete eta bidali formulario hau:
Gaurkoak.
TISAri eta beraren jarduera guztiei buruz gehiago jakiteko.