Lehenengo inpresioak garrantzi bizia du. Ederki dakigu hori.
Harrera- eta idazkaritza-zerbitzu profesionalak
Goi mailako irtenbide eraginkor eta errentagarriak.
Publikoarentzako harrera eta arretarako zerbitzu profesionalak, konfiantzazko pertsonalarekin, enpresa, erakunde eta elkarteentzat, batzar, harrera eta azoketarako… Gauzak egiteko estilo propioa dugu. Bere publiko, bezero eta entzuleen kontaktu-esperientzia aberasten duen estilo bat.
TISA guztiaz arduratzen da.
Arreta handiz aukeratzen dugu gure pertsonala, zeren baitakigu, ondo jakin ere, kasu bakoitzak profil profesional desberdina eskatzen duela. Behar konkretuetara egokitzen gara, eta, hortaz, konfiantza osoko irtenbide eraginkor bihurtzen gara.
Zerbitzuak:
– Telefonoguneak.
– Atezaindegiak.
– Bisitentzako arreta.
– Bilera-aretoen erreserbak.
– Postaren kontrol eta kudeaketa.
– Mezularitzaren kontrol eta kudeaketa.
– Publikoarentzako informazio-postuak.
– Pertsonal administratiboa, informatikoa.
– Harrerako pertsonala, museo, antzoki, erakusketa, auditorio, kiroldegi eta gizarte-etxeetarako..

Zure publikoarentzako harrera eta arretarako zerbitzuak esku onenetan daude.
Publikoarentzako harrera eta arretarako funtzioak TISArekin profesionalizatzea erabakitzen duzunean, kalitate goreneko zerbitzu zorrotza eta eraginkorra segurtatzen duzu. Gainera, goi mailako irudi profesionala eskainiko duzu. Profesional onenak izango dituzu zure taldean.

Konfiantza
40 urte baino gehiago enpresa, instituzio eta erakunde publiko eta pribatuen konfiantza jasotzen.

Esperientzia
Gure arrakastaren gakoak goi mailako eta diziplina anitzeko talde profesional baten esperientzia eta talentua dira.

Emaitzak
Gure asmoa da gure bezeroei euren helburuak lortzen laguntzea eta gugandik espero dutena gainditzea.