Uztailaren 28tik abuztuaren 1era Donostiako Aquariumean egon gara International Conference on Optical MEMS and Nanophotonics – OMN 2024 konferentzian.Donostiak optikaren eta nanofotonikaren arloko munduko adituak hartu ditu International Conference on Optical MEMS and Nanophotonics – OMN 2024 konferentzian, CIC nanoGUNEren eskutik.
Konferentziaren helburua mikroeskalako eta nanoeskalako optikarekin eta fotonikarekin lotutako ikerketa-gaiak jorratzea da. Biltzarra mundu osoko 110 profesional ingururen bilgune izaten ari da.
TISAk antolakuntza, idazkaritza teknikoa eta programa soziala bere gain hartu ditu, biltzarraren arrakastan parte hartuz.