TISAk, beste behin ere, Hondaleako bisitarien harrera zerbitzua eta deien telefonogunea (idazkaritza eta antolaketa teknikoa) kudeatuko ditu.

Cristina Iglesias artista donostiarraren Hondalea obra, Santa Klara irlan kokatua, irekita egongo da publiko orokorrarentzat aurtengo udaberriko (Aste Santuko) oporraldian. Martxoaren 28tik apirilaren 7ra, biak barne, bost bisita-ordu eskainiko dira egunero herritarrentzat, iaz baino bat gehiago, eta, berrikuntza bezala, ez da aldez aurretik erreserbarik egin beharko.

Bisitak egiteko orduak hauek izango dira:

  • Goizez: 11:30ean, 12:00etan eta 12:30ean.
  • Arratsaldez: 16:00etan eta 16:30ean.

Aste Santua eta gero, ekainean irekiko da berriz ere Hondalea, udarako denboraldirako.