Europar Batasunak bideratutako ikerketa batean itzultzaileen arteko ia % 70 emakumezkoa zela adierazi zen. Ehuneko altu hori gure enpresako lankideetan ere islatzen da: TISAko hiru bulegoetan – Bilbo, Donostia/San Sebastián eta Gasteiz – eta gure lankide itzultzaileetan, interpreteetan, azafatetan, harrera zerbitzuetan… gehiengoa emakumezkoek eratzen dute.
Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna, TISAn ez ditugu sare sozialak morez jantziko, TISAn urteko egun guztiak moreak baitira.