Erabilera anitzeko aretoak

Bezero bakoitzaren beharrak pertsonalizatzeko beharrezko altzariz eta ikus-entzunezko bitartekoz ekipatuta daude. Hiru espazio daude; horietako bi panel bidez banatuta daude, eta 110 m2ko Areto bakar bihur daitezke. Auditorioaren edukiera handitzeko egoki daiteke, ekitaldien jarraipen digitala egiteko. Beheko eta lehenengo solairuetan daude, eta Erakusketen Atondotik sartzen da. Azalera: 56 m2 eta 113 m² artean. Altuera: 3,5 m. Argitasun naturala, beirazko 36m2ko azalerari esker.

Erabilgarritasuna kontsultatu
  • Bideo-proiekzio informatikoa, eta bideoa Full HD sisteman eta analogikoan.
  • Arbela elektronikoa erabiltzeko aukera.
  • Megafonia eta mikrofono finkoak eta hari gabekoak.
  • Konferentzia-sistema.
  • Sare birtualak konfiguratzeko ahots- eta datu-sarea.
  • Hezkuntza-sareekiko konexioak.
  • WIFI konexio irekia.

Galeria