TISA ANETI (Asociación Nacional de Empresas de Traducción e Interpretación) elkarteko kidea da eta maiatzaren 23an, Bartzelonan, ospatutako III. NETWORKINGera joan gara.

ANETIren III. NETWORKINGa itzulpen-sektoreko enpresei, profesionalei eta hornitzaileei zuzenduta dago, itzulpengintza mundua eraldatzen ari diren aldaketak aztertzea, erantzunak eskaintzea eta harreman estrategikoak eta kolaborazio berriak sortzea helburu dituelarik. Adimen artifiziala, itzulpen automatikoa eta posedizioa izan dira aurtengo ardatza, gizakiaren garrantzia nabarmenduz.