Joan den irailaren 10ean, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) 2025-2026 ikasturtearen inaugurazio ekitaldian gure zerbitzuak emateko ohorea izan genuen.
Ekitaldian goi mailako agintariak izan ziren, besteak beste, Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorea, Imanol Pradales lehendakaria eta Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua.
Ekitaldiaren garrantzia eta hainbeste agintariren presentzia dela eta, antolatzaileek dena bikain, profesionaltasunez eta zehaztasunez aterako zela ziurtatu nahi izan zuten. Horregatik, TISAn jarri zuten konfiantza, gure taldeak ekitaldiaren arrakasta bermatu zezan.
Ekitaldi garrantzitsu honetan parte hartu izana harro egoteko modukoa izan da.
50 urte baino gehiago zure ondoan, kasu bakoitzean konfiantza, esperientzia eta kalitatezko zerbitzua eskainiz.