Abuztuaren 7tik 13ra 30th International Conference on Low Temperature Physics (LT30) nazioarteko topaketa egiten ari da Bilbao Exhibition Centren. Mundu osoko adituak biltzen ditu, tenperatura oso baxuetan fisikaren ikerketan egindako azken aurrerapenak partekatzeko.
TISAn antolakuntzaz, izen-emateez, komunikazioez eta parte-hartzaileei arreta emateaz arduratu gara, 900 pertsona baino gehiagori lagunduz kongresu osoan zehar, esperientzia bikaina izan zedin.