
Etorkizunerako diseinatutako espazioa
ANTOLATU ZURE EKITALDIA
Parke Teknologikoen Sareak hainbat komunikazio kanal ditu, enpresek beren mezuak zabaldu ahal izateko eta, hala, publiko gehiagorengana iritsi ahal izateko.
Kanal horien artean daude, esaterako, webgunea, buletin digitala, sare sozialetako profilak, komunikabideetako espazioak eta hiru hilean behingo Euskotek aldizkaria.
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak balio erantsiko zerbitzuak diseinatzen eta garatzen ditu sare honetan lan egiten duten enpresa eta profesional guztientzat, betiere parkeetako eragileen berrikuntza-gaitasunak indartzera eta sare eta kontaktuak sortzera bideraturik.

Gune bat zure ekitaldirako
Parke teknologikoa inguru bikaina da edozer eratako enpresa-topaketak antolatzeko. Haien instalazioak bereziki diseinaturik daude foroak, konferentziak eta trebakuntza saioak egiteko.
Horretarako, beharrezkoa da aldez aurretik areto bat erreserbatzea. Kontsultatu zer areto eskaintzen dituen parkeak.