TISAk, LANGUNE eta Union of European Nationalities (FUEN) erakundeekin batera, Hizkuntzen Irabazia kongresua antolatu du azaroaren 26 eta 27an.

Donostiako KURSAAL Donostia San Sebastian -k jaso du bi eguneko topaketa eta euskarak hizkuntza teknologia berrietan atzean gera ez dadin egin dituen aurrerapausoak, bai eta Europako beste hizkuntza gutxituek zer eta nola egiten duten ezagutzeko aukera egon da.

TISAk hurrengo zerbitzuak kudeatu zituen:
✔️ Kongresuaren koordinazio eta aholkularitza, eta baita ekitaldian zeharreko ikuskapena ere.
✔️ Hornitzaileen erreserba, kontratazioa, koordinazioa eta kudeaketa.
✔️ Kursaalarekiko behar tekniko guztien kudeaketa.
✔️ Laguntzaileak.
✔️ Interpretazio zerbitzua ingelesa, alemaniera, euskara, gaztelera eta okzitanierarekin.

EITB ere kongresura bertaratu zen hitzaldi guztiak zuzenean emititzeko. Hurrengo estekan streaming bidez grabatutakoa ikusi dezakezue: https://lnkd.in/d_n3UihH