Ongi etorri TISAra.
Batu egiten duten esperientziak.
Zerbitzuak ematea pertsonak, ideiak eta etorkizunak batzen dituen esperientzia bihurtzen dugu.
TISA 1975an sortu zen, itzulpen eta interpreteen zerbitzu bat eskaintzeko, eta zerbitzu hori laster zabaldu zen eskualde eta nazio mailako biltzar eta ekitaldi garrantzitsuen antolaketara. Oraingo zerbitzuen eskaintza zabala merkatuaren eskariei ematen diegun erantzuna da, bai partikularren aldetik datozen eskariei eta bai enpresen aldetik datozenei, IBEX35ekoak barne sartuta, zeren horiek guztiek konfiantzazko bazkide bat bilatzen baitute. Halaber, baditugu baliabide mardulak kontratazioaren beste eremu batzuetan, hala nola areto-laguntzaile eta gidarien zerbitzuetan, harrera eta idazkaritza iraunkorrean, ekitaldi eta biltzarretarako esparruen kudeaketa eta administrazioan, eta zure presentzia eta negozioa Sarean bultatzeko estrategia eta sormenean.
Badakigu, ondo jakin ere, garrantzitsuena zure lasaitasuna eta zure proiektuen arrakasta direla.
Horregatik, nahiago dugu zuri entzun gure 1975eko hasieraz hitz egin baino, biltzar eta ekitaldien antolaketan egin dugun ibilbide luze eta arrakastatsuaz hitz egin baino, zerbitzuen hainbat arlotan –itzulpengintza, interpretazioa, idazkaritza, espazioen kudeaketa, areto-laguntzaileak…- metatu dugun esperientziaz hitz egin baino, edo marketin digitalari buruz zenbat dakigun nabarmendu baino…
Nola lagundu diezazukegu?
Hiru euskal hiriburuetan dugu presentzia, eta estatu eta nazioartean jardun dezakegu antzeko enpresekin ditugun lankidetza-hitzarmenei esker.

Konfiantza
50 urte baino gehiago enpresa, instituzio eta erakunde publiko eta pribatuen konfiantza jasotzen.

Esperientzia
Gure arrakastaren gakoak goi mailako eta diziplina anitzeko talde profesional baten esperientzia eta talentua dira.

Emaitzak
Gure asmoa da gure bezeroei euren helburuak lortzen laguntzea eta gugandik espero dutena gainditzea.
Zerbitzu pertsonalizatuak. Mesedez, aukeratu ezazu.
Zure ideia edo proiektua gure eskuetan uztea erabakitzen duzunean, arrakasta eta kalitate gorenaren bermea lortzen ari zara. Espezialitate bakoitzeko profesional onenak ditugu, eta baliabide ugari eta askotarikoak zure enpresa, instituzio edo elkartearen edozein behar asetzeko.
TTISA ekitaldien antolaketarako hornitzaile homologatua da.
TISAk IHOBE eta UPV/EHUren homologazioa du haien ekitaldien antolaketaren hornitzailea izateko. Gainera, Batzarrak Antolatzen dituzten Enpresen Euskadiko OPC Elkartearen, Espainiako PC Federazioaren eta EFAPCO –Europako OPCen Federazioa- erakundearen bazkide gisa, baditu aliantzak sektoreko enpresa garrantzitsuenekin eta haiekin kolaboratzen du.
Actualidad.
Para saber más sobre TISA y todas sus actividades.